EKOLOGISTA KULTURALAK

Hizkuntzen berezitasunak maite ditugulako Itzulpen zerbitzu profesionalak   

Mikel Laboa zendu da

2 December 2008 | 9:38 am

Jesulik Malagaren kontrako partida galtzeagatik kobratu zuela aitortu du

1 December 2008 | 7:14 pm

Andaluziako taldeak Lehen Mailarako txartela lortu zuen horrela eta Tenerife taldeko jokalari ohiak 6.000 euro kobratu zituen trukean. Erositako partida hartan 2-1 gailendu zitzaion Malaga Teneriferi, Realaren igotzeko aukerak murriztuz. Realaren helburua partida horretan iruzurra egon zela frogatzea da.

Arnaldo Otegiri elkarrizketa: "Eszenatoki demokratiko bat lortzeko estrategia eraginkor bat behar dugu"

1 December 2008 | 5:58 pm

Arnaldo Otegik, espetxetik atera denetik emandako lehen elkarrizketan, euskal independentistek gaur egungo eszenatoki ahitua gainditu eta eszenatoki demokratiko bat lortzeko estrategia eraginkor bat eraiki behar dutela esan du. Horretarako, PNVren ezkerratara bloke abertzale baten beharra azpimarratu du. Espainiar Estatuaren 30 urteetako asimilazio estrategiaren porrota eta euskal presoekiko konpromezua ere aipatu ditu.

Argiak webgunea eta multimedia berritua

1 December 2008 | 4:43 pm

Argia astekariak webgune berritua aurkeztu du. Berrikuntzak nabarmenak dira, bai azalean baita multimedia kanalean ere. Aurkezpen txukunagoaz gain (menu horizontala), eduki gehiago azaleratu (erantzunak), bideoen tamaina handitu eta orain arteko bideo, diaporama eta argazki galeria guztiak jarri dituzte ikusgai, beste hainbat gauzaren artean.

Elebila irudi bilatzailea ere bada

1 December 2008 | 3:22 pm

Eleka enpresak, irudi bilatzaile bat garatu du eta Elebila.eu webgunean sartu du. Esteka zuzena: http://www.elebila.eu/images/ Informazio gehiago: http://www.euskadinnova.net/home.aspx?tabid=479&idNoticia=4554

Hamar artista, adierazpen askatasunaren alde

1 December 2008 | 1:47 pm

Egin-eko langile ohiak Durangoko Azokan egongo dira, hainbat artistak lagunduta. Abenduaren 6an, 12:00etan, “Arte enkantea” ere egingo dute Plateruenan.

Azkenera arte... jakinmina

1 December 2008 | 1:17 pm

"Hizkuntza zaila da euskara"

1 December 2008 | 12:14 pm

250 euskal musikarik Kepa Junkerari emandako diru laguntza salatu dute

1 December 2008 | 11:56 am

Kepa Junkeraren egitasmoak jasotako diru laguntzak (702.000 euro) ekarri du eztabaida. Musikariek planto egin dute Jaurlaritzak diru laguntzak emateko dituen irizpideen aurrean eta berrehun musikarik baino gehiagok, tartean belaunaldi eta pentsaera desberdineko egile ezagunek bat egin dute manifestu batekin. Joseba Tapia, Gontzal Mendibil, Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Anari, Txuma Murugarren, Gari, Mikel Urdangarin... bezalako musikariek eta Berri Txarrak, Ken Zazpi, Dut, Betagarri, Kaotiko... bezalako taldeek sinatu dute orain arte.