EKOLOGISTA KULTURALAK
Hizkuntzen berezitasunak maite ditugulako Itzulpen zerbitzu profesionalakGoiHata-k, oso familia lotua osatzen du bezero eta kolaboratzaileekin. Gure kolaboratzaile eta hornitzaileen laguntza beharrezkoa izan da guk arrakasta lortzeko orduan, beraz, gure eskerrik beroenak eta aparteko aipamena merezi dute.
GoiHata familia osatzen duten kolaboratzaileetariko batzuk, honako hauek dira:
Academia Bastida
Akademia hau GoiHata-ren eraikin berean dago. Zenbait ikastaro ematen dituzte bertan, esaterako, informatika, hizkuntzak, ingeniaritza, giza zientziak, eta kalitate-kontrola. Bertako irakasle adituek sekulako laguntza eskaintzen digute.
Verbax (komunikazio-aholkulariak)
Gure komunikazio-aholkulariak dira. Hurbil ditugu beti edozein zalantza argitzeko. Publizitatean eta Interneten posizionamendu zerbitzuetan espezializatuak. Bai PC zein Mac ordenagailuentzako diseinu- eta maketazio-programak oso ongi ezagutzen dituzte.
SEINALE
Gure erreferentzia dira Linux, software librean eta zerbitzaileetan. Harreman estua daukagu eta oso pozik gaude zerbitzu teknikoaz. Donostian daude kokaturik.
NACEX
Gure mezulari gustukoenak dira, eskaintzen duten efikazia, azkartasuna eta tratu pertsonalizatuarengatik.
