EKOLOGISTA KULTURALAK

Hizkuntzen berezitasunak maite ditugulako Itzulpen zerbitzu profesionalak   
Japoniera, Kanji, Hiragana, Katakana, Romaji,

Japoniar idazkera

Japoniar idazkera, bi ortografia-sistematan oinarritzen da. Lehena, txinatar edo Kanji ideogramek osatzen dute eta orain dela 1500 urte inguru sartu ziren Japonian. Sistema horretan, karaktere bakoitzak esanahi zehatza dauka.

Kana deritzon bigarren sistema, silaba-alfabetua da. Karaktere bakoitzak soinu bat adierazten du eta ez du esanahai berezirik .

Gaur egun, Kana, bi taldek osatzen dute, eta biek soinu-katalogo bera dute: Hiragana, Kanjirekin nahasturik japoniar hitzak adierazteko erabiltzen dena, eta Katakana, normalean atzerriko hitzak fonetikoki irudikatzeko erabiltzen dena.

Gaur, 2000 Kanji karaktere inguru daude. Karaktere bakoitzak esanahi bat baino gehiago izan dezake, beraz, testuinguruaren arabera antzeman beharko da. Gainera, Kanji karaktere bakoitzak bere esanahia baldin badauka, bi karaktere elkartzean, horren esanahia, bi esanahi horien elkarketa izan daiteke, edo oso bestelako hitza sor daiteke.

GoiHata S.L.

Japoniar hizkuntza gehiago ezagutu nahi al duzu?

Usadioz japoniera goitik behera (lerro bertikalak) eta orriaren eskuinetik ezkerrera idazten da. Hau da gehien erabiltzen dena. Hala ere, Europako hizkuntzetan bezala, ezkerretik eskuinera idazteko sistema ere erabiltzen da, hau da, lerro horizontaletan.

Japoniar bi ortografia-sistemak (Kanji eta Kana) ez ezik, alfabeto erromanikoa ere erabiltzen da, adibidez, erakundeen izenak idazteko. Horrela, adibidez, zenbait konpainiak, Sony edo Toyota-k esaterako, alfabeto erromanikoa erabiltzen dute iragarkietan.

Japoniar hizkuntzan, euskaran bezala, aditza beti esaldiaren amaieran jartzen da. Partikulei esker, hitzak era askotan ordena daitezke esaldian, eta beti esanahia bera izango da (baina aditza bukaeran mantenduz).

Beti adjektibo kalifikatzaileak izenaren aurrean jartzen dira.

Japonieraz, partikulak erabiltzen dira eta horiek zera egiten dute: besteak beste subjektua eta objektua definitzen dituzte, aditzak jokatzen dituzte, galderazko esaldiak osatzen dituzte, etab. Partikulak beti hitzaren amaieran jartzen dira. Gaztelanian aldiz, batzuetan aurrean (aurrizkiak) eta beste batzuetan amaieran (atzizkiak) jartzen dira.

Aditzek, japoniar hizkuntzan, ez dute generorik ezta numerorik ere. Forma bera erabiltzen da bai singularrean zein pluralean, maskulinoan eta femeninoan. Aditzak, zentzua, ezezkoa, denbora,… adierazten duen inflexioa aplikatuz jokatzen dira.

Asiako hizkuntzak

Asiako sistema eragileak (Txinatarra, Japoniarra, Korearra…) (2) biteko sistema eragileak dira, beraz, hizki bat edo karaktere bat idatzi ahal izateko, 2 biteko memoria hartzen dute, eta era berean kurtsorea 2 zuriune mugitzen da.

Asiako sistema eragilea (2) bitekoa izango ez balitz, ekialdekoek ezingo lituzkete beren hizkuntzek dituzten karaktere guztiak idatzi.

Europar sistema eragileak (ingelesa, gaztelania,frantsesa, etab…) bit bakarreko memoria duten sistema eragileak dira, beraz, hizki bat idazteko bit bakarreko memoria hartzen dute, eta kurtsorea ere zuriune bat mugitzen da.

NOLA IDATZI EKIALDEKO HIZKIAK EUROPAR SISTEMA ERAGILE BATEKIN
Ekialdeko hizkiak Europar sistema eragile batekin idatzi ahal izateko beharrezkoa da, bai sistema eragileak, eta baita idazteko erabiliko den programak ere, 2 biteko idazkera-sistema onartzea.

PC baten kasuan

Windows 2000 eta XP - Hizkuntza anitzeko sistemak dira kontinente ezberdinetako karaktereen idazkera ahalbideratzen dutelarik (Txinatarra, japoniarra, korearra, arabiarra, hebrearra, errusiarra, etab…); horretarako, ondorengo urratsak eman behar dituzu: HAZI menua (INICIO) - Kontrol-Panela (Panel de Control) - Eskualdeko Ezarpenak (Configuracion Regional ) eta nahi duzun hizkuntza aktibatu.

Lehendabizikoz aktibatzeko, sistemak, sistema eragileko CDa sartzeko eskatuko dizu seguru aski. Nahi den hizkuntza aktibatu denean, ekialdeko hizkiak idatzi beharko dituzu ekialdeko hizkiak onartzen dituen programa batean.